Irina Tartarovak eta Stylok 541 euro bildu dituzte bularreko minbiziaren ikerketarako
Joan zen astean Stylo ile-apaindegiak eta Irina Tartarova gozogintza kreatiboak ekintza bat antolatu zuten ikerketara bideratuko den dirua biltzeko. Stylon egindako apainketa bakoitzeko euro bat bideratuko dute ikerketara. Gainera, bezeroek
Joan zen astean Stylo ile-apaindegiak eta Irina Tartarova gozogintza kreatiboak ekintza bat antolatu zuten ikerketara bideratuko den dirua biltzeko. Stylon egindako apainketa bakoitzeko euro bat bideratuko dute ikerketara. Gainera, bezeroek 1,5 euroko aportazioa egin zezaketen eta trukean lazo arrosaz apaindutako cupcake bat eraman zuten etxera. Cupcake-aren balioaren erdia ikerketara bideratuko dute. Pasteltxoak Irina Tartarovan ere erosi ahal izan ziren aste osoan zehar. Horretaz gain, Stylon eskumuturrekoak jarri zituzten salgai 5 eurotan. Pultseren salmentatik lortutako diru guztia ikerketara bideratuko dute. Ile-apaindegian 55 lan egin zituzten eta 170 pasteltxo eta 68 pultsera saldu zituzten. Hala, 541 euro lortu dituzte ikerketarako.