'Txikia'-ren omeneko Algortako plazari izena aldatuko diote
ITSASONDO // Eustakio Mendizabal Txikia militante itsasondoar zenaren izena duen Algortako (Getxo, Bizkaia) plazari izena aldatuko diote. EAEko Auzitegi Nagusiak agindu du aldatzeko, eta Getxoko Udalak men egingo dio epaiari, helegiterik jarri gabe. Eu...
ITSASONDO // Eustakio Mendizabal Txikia militante itsasondoar zenaren izena duen Algortako (Getxo, Bizkaia) plazari izena aldatuko diote. EAEko Auzitegi Nagusiak agindu du aldatzeko, eta Getxoko Udalak men egingo dio epaiari, helegiterik jarri gabe. Eustakio Mendizabal Benito Txikia, Itsasondon jaioa 1944an, 1973an hil zuen Guardia Zibilak, ETAko militante zela, Algortan bertan, plaza horretatik gertu. Getxoko Udalak 1980ko maiatzaren 17an onartu zuen plazari Txikia enparantza izena jartzea, eta harrezkero izendapen hori eduki du.