Lazaro Gomezek irabazi du Fotoetxeren lehen saria eta Julen Auzmendik Hitzarena. Aurten 45 argazki aurkeztu dituzte irakurleek lehiaketarako.
Goierriko Hitzak eta Fotoetxe argazki dendak antolatutako Udako XI. Argazki Lehiaketak baditu saridunak. Uztailean lehiaketa zabaldu zenetik, 45 argazki bidali dituzte, eta horien artean aukeratzeko hilabetetik gorako epea izan dute irakurleek. Aurten, Fotoetxe argazki dendak bi sari eman ditu, eta Goierriko Hitzak beste bat. Irakurleen boto gehien jaso dituzten sei argazkiek ere sari bana jaso dute.
Fotoetxe argazki dendak emandako sariei dagokionean, Lazaro Gonzalez beasaindarra izan da sari nagusia jaso duena, Isla Zaldibiako urtegian argazkiari esker. Bigarren saria berriz, Julen Auzmendi legazpiarrak irabazi du, Zerainen ateratako egunsentia lanarekin. Biek ere, norbere argazki bat 100×100 eta 60x100eko tamainan handitzeko aukera izango dute, euskarri ezberdinetan.
Lehiaketaren hamaika urteko historian aurreneko aldiz, egile berak bi sari ezberdin jaso ditu. Izan ere, Julen Auzmendiren beste argazki bat, Erle langilearen jarduna izan da Goierriko Hitzaren saria jaso duena. Horri esker, asteburuko egonaldia eta bazkari eder bat irabazi ditu legazpiarrak.
Irakurleen sariak
Irakurleek
Goierriko Hitzaren webgunean emandako botoen bidez, Fotoetxek eskainitako beste sei sari banatu dira. Denek ere, argazki bat 30x20ko neurrian inprimatzeko aukera izango dute. Iñaki Sarriegi, Maite Gutierrez eta Xabier Meabe beasaindarrak, Angel Elortza ormaiztegiarra, Javier Diaz itsasondoarra eta Aitor Urteaga idiazabaldarra izan dira boto gehien jaso eta ondorioz, saria lortu dutenak. Goierriko Hitzaren partetik, eskerrik asko parte hartu dutenei eta zorionak sarituei.
ARGAZKI LEHIAKETA
Fotoetxeren sariak
1. saria. Isla Zaldibiako urtegian. Lazaro Gonzalez (Beasain).
2. saria. Zerainen ateratako egunsentia. Julen Auzmendi
Matxain (Legazpi).
HITZAren saria
1. saria. Erle langilearen jarduna. Julen Auzmendi (Legazpi).
Irakurleen sariak
· Pailazo bikotea kalean. Angel Elortza (Ormaiztegi).
· Andaluziako etxe zuriak. Maite Gutierrez (Beasain).
· Semea olatuez gozatzen. Iñaki Sarriegi (Beasain).
· Itsasertzeko ilunabarra. Xabier Meabe (Beasain).
· Etxeko zaindaria zelatan. Aitor Urteaga (Idiazabal).
· Katedralen hondartza. Javier Diaz (Itsasondo).
-
-
Fotoetxe saria: Julen Auzmendi
-
-
Fotoetxe saria: Lazaro Gonzalez
-
-
Hitza saria: Julen Auzmendi
-
-
Irakurleen saria: Angel Elortza
-
-
Irakurleen saria: Maite Gutierrez
-
-
Irakurleen saria: Iñaki Sarriegi
-
-
Irakurleen saria: Xabier Meabe
-
-
-
Irakurleen saria: Javier Diaz