Zegamako finalisten egunak ia mila lagun bildu ditu
Gipuzkoako Eskolarteko Finalistaren Eguna ospatu dute asteburuan Zegaman. Guztira, 986 mendizale elkartu ziren bertan; 37 ikastetxetako 598 neska-mutil eta 388 guraso. Partehartzea, iazko ediziotik %9,5 igo dela azpimarratu dute antolatzaileek. Denen artean, Aizkorriko magaletik ibilbide ederra egin zuten. Hala, “jarduera arrakastatsua” izan zela azaldu dute, eta esker ona agertu diete parte hartu zuten haur eta gurasoei, antolaketa lanetan lagundu duen Amezti elkarteari eta laguntza edo babesa eman duten gainontzeko enpresa eta eragileei.