Irakasle eta gurasoak gaur, Ormaiztegiko Herri Eskolan egindako mobilizazioan. // Argazkia: ELA sindikatua
Beasaingo La Salle ikastetxean. // Arg: ELA
Hainbat sindikatuk eta hezkuntza arloko eragilek deituta, LOMCE eta Heziberri erreformen kontrako protesta egiten ari dira gaur irakaskuntza publikoko zentroetan. Irakasleak lanuzteak egiten ari dira, eta hainbat ikastetxeetan, gurasoak ere batu zaizkie.
ELA, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek eta EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak deitu dituzte gaurko mobilizazioak. LABek eta Ikastolen Elkarteak aldiz, mobilizazio horrek ez dutela bat egiten jakinarazi dute.