‘Pausoz-pauso seguru’ hitzaldia egingo dute Gizarte Zentroan
Hitzaldia azaroaren 2an izango da eta 64 urtetik gorako legazpiarrei zuzenduta dago
Buztintegik jarduera Legazpin egiteko gonbidapena jaso zuen eta baiezkoa eman ere. Helburuak dira: adineko oinezkoen arrisku jokaerei eta haien zergatiei erreparatzea, nork bere segurtasunaren gaineko erantzukizuna duela onartzea, jokaera arriskutsuak saihesteko moduen aurkezpena eta prebentziorako estrategiak partekatzea.
Hitzaldira joaten direnei kanpainarekin lotutako opari bat emango diete. Leku muga dago, halere; hain zuzen, 25-30 bat lagunentzako tokia izango dela aurreikusi dute Buztintegitik.













