Aitor Gonzalez txirrindulari zumarragarra atxilotu egin dute
Zumarragan jaio zen eta umetatik Alacanteko Sant Vicent del Raspeig herrian bizi den Aitor Gonzalez txirrindularia Alacanten atxilotu egin dute, ustez, telefono denda bateko erakusleihoa hausten ari zenean. Espainiako komunikabideek
Zumarragan jaio zen eta umetatik Alacanteko Sant Vicent del Raspeig herrian bizi den Aitor Gonzalez txirrindularia Alacanten atxilotu egin dute, ustez, telefono denda bateko erakusleihoa hausten ari zenean. Espainiako komunikabideek jaso dutenaren arabera, poliziak astearte goizaldean atxilotu zuten mailu batekin erakusleiho bat hausten ari zenean. Lapurreta saiakera leporatu diote.
Gonzalezek 2002ko Espainiako Itzulia irabazi zuen. Horretaz gain, Tourreko etapa bat eta Italiako Giroko hiru etapa ere irabazi zituen. 2005ean Suitzako Itzulia irabazi zuen Euskaltel-Euskadi taldearekin.
Erretiroa hartu ondoren, legearekin hainbat arazo izan ditu.