Indarreko langileek bertan behera utzi dituzte lanuzteak, akordioa lortu eta gero
Indar enpresako langileek eta zuzendaritzak lan hitzarmenaren inguruko akordioa lortu dute. Enpresa batzordeak eskatzen zituen gutxieneko baldintzak onartzeko prest agertu da enpresa, eta langile batzordeak datozen egunetarako deitutako lanuzteak bertan behera uztea erabaki du.
Urtero %2tik gorako soldata igoera aplikatzea onartu du enpresak; hala, aurten %2,4ko igoera izango dute, 2017an %2,3koa eta 2018an %2koa. Horrez gain, 3, 4 eta 5 erreleboetara dauden langileen plusak igotzea ere adostu dute. Bajei dagokionean, 35 egunetik gorakoetan, soldataren %100 ordainduko zaie langileei, 21. egunetik aurrera.
Puntu nagusi horiek adostuta, datorren astean gainontzeko gaien inguruan negoziatzen jarraituko dutela jakinarazi du enpresa batzordeak.