Kale Zaharreko jaiak ospatuko dituzte Legazpin
Eguerdian mokadua, buruhandiak eta trikitilariak izango dira Nafarroa kalean
Buruhandiekin hasiko dira bihar, 12:30ean, Legazpiko Kale Zaharreko jaiak. Buruhandiekin batera txorizo egosia, ardoa eta sagardoa banatuko dituzte. Eguerdiko giroa trikitilariek alaituko dute. Jaiak segida izango du iluntzean, 19:30etik aurrera Lemon Twist taldearen kontzertua izango da. Taldeak rock, soul eta pop doinuak uztartzen ditu. Kontzertuarekin amaituko da jaia.













