Nagusilanek adinekoie zuzendutako lau eguneko ikastaroa egingo du azaroaren 7an hasita
Belaunaldien arteko jardunaldiak
Nagusilanek lau eguneko ikastaroa egingo du azaroaren 7, 9, 14 eta 16an; beti astelehen eta asteazkenetan. Mintegia bakardadeari buruz izango da; bakardadea baina, aukera moduan aurkeztuko du Matia fundazioko Maitane Fernandino psikologo eta gerontologoak. Legazpiko Kultur Etxeko prestakuntza gelan egingo dute 17:00etatik 19:00etara. Gaiarekiko interesa duten legazpiar guztiek parte hartu dezakete. Fernandinok dioenez, «zahartzaroa arrakastatsua izan dadin, pertsonak bere ingurunearekin dituen harremanak oso garrantzitsuak dira, bere ongizate fisiko eta psikologikoan eragina dutelako».