Urriaren 11n izan zen Beasainen azkeneko elkarretaratzea, indarkeria matxista kasua salatzeko.
Beasaingo Udalak jakinarazi duenez, Beasaingo emakume batek salaketa jarri du indarkeria matxista erasoa jasan duelako. Hori gaitzesteko, elkarretaratzea deitu du bihar, 19:00etan, Loinazko San Martin plazan.
Beasaingo Udalak “generozko edozein motako erasoen aurrean bere gaitzespena adierazten du irmoki eta herritarrak honelako erasoak salatzera gonbidatzen ditu”.