Lanuztea Beasaingo CAF enpresan
Beasaingo CAF enpresako langileek lanuztea egin dute gaur, 10:00etatik 12:00etara eta enpresako 3. saileko instalazioetan barrena ibili dira protestan. Datorren urtera begira izango duten lan karga dela eta CAFek azpikontratazioak egingo dituela dio enpresa batzordeak. «Azpikontratazioen aurka eta enpleguaren alde» egin dute gaur protesta. Hilaren 8an eta 10ean ere egingo dituzte lanuzteak.