Musika Barrokoaren Egunak Kup taldeak irekiko du igandean Ordizian
Ordizian, Barroko Aire, Musika Barrokoaren Egunak jaialdiaren XXXI. edizioa egingo da hilabete honetan. Lau kontzertu egingo dira eta lehenengoa igande honetan izango da 18:30tan, herriko parrokian. Punta-puntako interpretatzaile eta taldeak etorriko dira Goierrira. Zikloa zabaltzeko, Kup taldearen emanaldia izango da. Errenazimendu eta barroko garaiko lanak aurkeztuko dituzte eta Gabriel Baltes da zuzendaria.
Taldeko partaideak gazteak izan arren, abesbatzen munduan esperientzia handikoak dira. Hori horrela, eta Baltes maisu handia zuzendari izanda, zailtasun eta konplexutasun tekniko handia duten maila goreneko obrak interpretatuko ditu Kup taldeak Ordizian.