Niko Etxarten kantaldiko sarrerak eros litezke, Lazkaon
LAZKAO // Niko Etxart musikari eta kantariak (Altzürükü, Zuberoa, 1953) kontzertua egingo du, Lazkaon, azaroaren 11n. Areria kultur gunean ariko da, 22:00etan hasita. Udalak antolatu du kantaldia, eta sarrerak jarri ditu dagoeneko salgai. Aurrez uda...
Niko Etxart musikari eta kantariak (Altzürükü, Zuberoa, 1953) kontzertua egingo du, Lazkaon, azaroaren 11n. Areria kultur gunean ariko da, 22:00etan hasita. Udalak antolatu du kantaldia, eta sarrerak jarri ditu dagoeneko salgai. Aurrez udaletxean erosi ahalko dira, 7 euroan. Egunean bertan, Areria antzokiko leihatilan ere bai.













