Txirrindularitzaren Gabiria Kopa festa azaroaren 19an izango da
Gabiria Koparen bigarren ekitaldia azaroaren 19an ospatuko da, Gabirian. Txirrindularitzaren jaia da, eta profesionalen Euskal Herriko karreretan puntuaketan onenak izan diren ziklistak sarituko dituzte. Nesketan, Gabiria Koparen irabazlea Megan Guarnier (Boels Dolmans) da, gazte onena Elisa Longo Borghini (Wiggle High) eta lehen euskalduna Ainara Elbusto (Reyno de Navarra).
Gizonetan, Sergio Luis Henao (Sky) izan da Euskal Herrian onena. Gazte onena Nairo Quintana (Movistar) eta lehen euskalduna Pello Bilbao (Caja Rural).
Azaroaren 19an, larunbata, bazkaria izango da. Izena eman dezakete, joan nahi duten txirrinduzale guztiek (gabiriakopa@gmail.com; 655 70 23 05era Whatsapp mezua). Emakumeen ziklismoan aitzindari izan zen Orbea taldea omenduko dute; orduko kideak izango dira, Josune Gorostidi, Txitxi Orbegozo eta Amaia Elosegi tartean. Dina Bilbao zenaren izenean, Josu Iztueta ere bertaratuko da, baita txirrindulari profesional batzuk ere.