Astelehenean hasiko dira Ordizian pantaila akustikoak jartzen
Diputazioak jakitera eman duenez, astelehenean hasiko dira pantaila akustikoak jartzen, N1 errepidean, Ordiziako Euskal Pilota auzoaren parean. Irailean, Ordiziako udaletxean aurkeztu zuten proiektua, Jose Miguel Santamariak, Ordiziako alkateak, eta Aintzane Oiarzabalek, Bide Azpiegitura Diputatuak.
Pantaila akustikoak, Donostiarako norabidean jarriko dira, eskubitara, N-1eko gainaldeko igarobidean hasi eta 140 metro luzatuz. Ingurune horretan hainbat etxebizitza daude San Inazio eta Euskal Pilota kaleetan. Aldundiak inguru horretako zarata gutxitzeko «4 metroko altuera izango duen metakrilato gardeneko pantaila akustiko bat» diseinatu duela adierazi zuen Oiarzabalek irailean egindako agerraldian.