Txirrindularitzaren Gabiria Kopa festa azaroaren 19an da
Gabiria Koparen bigarren ekitaldia azaroaren 19an ospatuko da, Gabirian. Txirrindularitzaren jaia da, eta profesionalen Euskal Herriko karreretan puntuaketan onenak izan diren ziklistak sarituko dituzte. Nesketan, Gabiria Koparen irabazlea Megan Guarni...
Gizonetan, Sergio Luis Henao (Sky) izan da Euskal Herrian onena. Gazte onena Nairo Quintana (Movistar) eta lehen euskalduna Pello Bilbao (Caja Rural).
Bazkaria eta omenaldia
Azaroaren 19an, larunbata, bazkaria izango da. Izena eman dezakete, joan nahi duten txirrinduzale guztiek (gabiriakopa@gmail.com; 655 702 305era Whatsapp mezua). Emakumeen ziklismoan aitzindari izan zen Orbea taldea omenduko dute; orduko kideak izango dira.













