Aseginolazak eta Mendiak jaso dituzte Beasaingo Azokako sariak
Beasaingo asteroko azokaren barruan, urteroko Errezil sagar eta Fruitu eta Barazki Lehiaketak egin dituzte gaur, Loinazko San Martin plazapean. Sari nagusiak, Ramon Aseginolaza idiazabaldarrak (sagarretan) eta Jose Francisco Mendia beasaindarrak (fruitu eta barazkietan) jaso dituzte, Aitor Aldasoro alkatearen eta Enkarna Arrieta zinegotziaren eskutik. Hona hemen saritu guztiak:
Errezil sagar lehiaketa:
- Ramon Aseginolaza (Kalbario baserria, Idiazabal)
- Juan Martin Arizmendi (Iturriotz baserria, Arama)
- Maria Jesusa Mujika (Altune baserria, Lazkao)
- Jose Francisco Mendia (Altzibar baserria, Zegama)
- Iñaki Azanza (Aiestaran auzoa, Zaldibia)
- Maria Rosario Txintxurreta (Atari-eder baserria, Beasain)