CAFeko langileek bigarren mobilizazio eguna dute
Egun bakoitzeko, lantokiko sektore ezberdinetan egiten ari dira protestak. Gaur, 4. sektorearen txanda izan da, eta bertako arduradunari, “tailer horretan izandako azken azpikontratazio kasuak” salatzen dituen agiri bat eman diote. Langileek, “azpikontratazio politikekin amaitu eta lehen bailehen langileak kontratatzen hasteko” exijitu diote enpresari.
Bestalde, altzairutegiari dagokionean, berau ixteko egitasmoa atzera bota eta “altzairua bertan produzitzen jarraitzeko plan bat” helarazi diote sindikatuek zuzendaritzari. Gai horren inguruan, “oraindik hizketan” ari direla azaldu du enpresa batzordeak.
CAFeko enpresa batzordeak deitutako hiru lanuzteetan bigarrena egiten ari dira gaur bertako langileak. Azpikontratazioen aurrean, kontratazioa! Lan ordu estrarik ez! zioen kartelarekin atera dira langileak. Ostegunean egingo dute hurrengo lanuztea, 10:00etan, bulego nagusiaren aurrean.