Mineralek eta fosilek badituzte zaleak
Urretxu mineralogia eta paleontologiaren hiriburu bihurtu da asteburuan 29. urtez. Aurten ere, Ederrena pilotalekura, Iparragirre plazara, Urrelur museora eta Juan de Lizarazu erakusketa aretora hurbildu den jendetza ikusita, mineralek eta
Txikiek ere izan dute gozatzeko parada. Iparragirre plazako tailerrek harrera ona izan dute, ohi bezala, eta ugari izan dira ‘urrea’ bilatzera, dinosauroen urratsak ezagutzera, kobazuloan aurkikuntza paleontologikoak egitera edo historiarreko margoak egitera hurbildu direnak. Aurten, gainera, Suhar arkeologia elkarteko kideak izan dituzte laguntzaile tailerretan.
Ederrenan ere izan dituzte tailerrak eta, besteak beste, harribitxiak lantzeko aukera izan dute. Askok, gainera, bere mineral eta fosilen bilduma txikiak osatzeko erosketak egiteko baliatu dute Ederrenako azoka, eta Urrelur museora eta Juan de Lizarazura hurbildu direnak dinosauroen eta bestelakoen fosilak bertatik bertara ezagutu dituzte.













