Mirandako bidea itxita egongo da bi astean, berritzeko
ZALDIBIA // Zaldibiako herri gunetik Lazkaomendira doan herri bidea berritzen hasi da udala. Olaldetik Miranda baserrirantza doan errepidea da. Ostiralean hasi zituzten lanak, eta bi aste inguruan bukatzea da aurreikuspena, eguraldiak laguntzen badu. B...
ZALDIBIA // Zaldibiako herri gunetik Lazkaomendira doan herri bidea berritzen hasi da udala. Olaldetik Miranda baserrirantza doan errepidea da. Ostiralean hasi zituzten lanak, eta bi aste inguruan bukatzea da aurreikuspena, eguraldiak laguntzen badu. Bien bitartean, itxita egongo da zirkulazioarentzat. Lazkaomendira Zelaatik gora edo Ordiziatik joan beharko da. Lanek 24.301,94 euroko kostua dute; Aldundiak finantzatuko du %51 (12.492,75 euro).