Idiazabalgo gaztain jatean izena emateko azken eguna gaur
IDIAZABAL // Hilaren 19an egingo da Idiazabalen jubilatuen elkarteak urtero egiten duen gaztain jatea.Bazkide guztiek parte hartu dezakete. Gaur da izena emateko azkeneko eguna, 18:00etatik 20:00etara, elkartean bertan. Aurretik, baratzuri zopa prestat...
IDIAZABAL // Hilaren 19an egingo da Idiazabalen jubilatuen elkarteak urtero egiten duen gaztain jatea.Bazkide guztiek parte hartu dezakete. Gaur da izena emateko azkeneko eguna, 18:00etatik 20:00etara, elkartean bertan. Aurretik, baratzuri zopa prestatu eta banatuko dute, gaztainak eta kafearekin amaitzeko, hiru euroren truke.