Iñigo Alustiza rally gidariak 3. egin du Kantabrian
GABIRIA // Gabirian bizi den Iñigo Alustiza gidari legazpiarrak hirugarren postua lortu zuen, larunbatean, XII. Ribamontan al Mar rallyan; Kantabriako txapelketa ere bazen. Joseba Berasategi lagun zuela, Peugeot 208 R2 auto berria erabili zuen.













