Barroko Aire kontzertu zikloaren bigarren kontzertuan Aitor Furundarena eta Garikoitz Mendizabal
Ordiziako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Barroko Aire kontzertu zikloarekin jarraituz, datorren igandean, hilak 13, Ordiziako Parrokian, 18:30tan, bigarren kontzertua entzuteko aukera izango da, Aitor Furundarena (Soinua) eta Garikoitz Mendizabal (Txistu) musikarien eskutik
Aurkeztuko duten programak, “2 Poliedro” du izenburua eta soinu zaharrak, antzinako musika, Scarlati, Dowland, Marais edo Vivaldiren lanak entzuteko aukera izango da.