Goazen Ordizia berezia egin dute Kulturarteko Topaketa Astearen barruan
Gaur, Goazen Ordizia berezia egin dute, Kulturarteko Topaketa Astearen barruan. Goazen Ordizian, ostegunero atzerritar askok hartzen du parte bolondres bezala, adineko pertsonen aulkiak eramaten eta orokorrean laguntzen. Pertsona horien lana nolabait saritzeko, diplomak banatu ditu Udalak, 30 guztira. Karla Vazquez, mexikotik etorri zen orain dela zazpi urte eta “oso interesgarria” iruditzen zaio herrian antolatzen diren horrelako ekimenetan parte hartzea, “bertako jendea ezagutzeko”.
Asteroko plana
Ostegunero, Ordiziako Plaza Nagusian biltzen dira Goazen Ordizia egitasmoan parte hartzen dutenek eta 10:30etan abiatzen dira. Paseoan ibiltzeko eta jende berria ezagutzeko aukera dute ekimen honekin. Hiru ibilbide egin ohi dituzte; motza, ertaina eta luzea. Plaza Nagusitik abiatzen dira hirurak eta Zuhaizti zentro sozialeko tabernan bukatzen dute hamaiketako batekin.