Oroimenaren Egunean, biktimak gogoan
Oroimenaren Eguna dela eta, indarkeria politikoaren biktimei omenaldia egin diete gaur Zumarragan. Udaletxearen atzeko monolitoan bildu eta biktimen senitartekoek lore eskaintza egin dute. Ondoren, Mikel Serrano alkateak, udalean ordezkaritza duten
ZUMARRAGAKO UDAL TALDEEN ADIERAZPENA ‘Memoriaren Eguna’ ospatzen dugu gaur. Oroipen-egun honetan, euskal erakundeon asmoa da herritar guztiei gonbit egitea bai iragana bai gizarte osoak jasan zituen ondorio lazgarriak ez ahaztera, bereziki biktimak jasan zituztenak, hain zuzen beharrezkoa delako aitortzea beraien mina eta pairamena ez zirela bidezkoak izan. Biktima horiei elkartasuna zor diegu, baita hurbiltasuna, egia, aitortza eta erreparazioa. Era berean, Memoriarekiko hitzordu honek elkarrizketa plurala sustatu nahi du, baita sekula errepikatu beharko ez den iraganeko hari buruzko gogoeta kritikoa ere. Hartara, elkarbizitza ezartzeko borondate eraikitzailea partekatuko da, Euskadiren orainerako eta etorkizunerako, oinarri harturik ideia-aniztasuna, oinarri demokratikoak eta giza eskubideen defentsa. Horregatik guztiagatik honakoa adierazten dugu: · ‘Inoiz ez’ direla ez gertatu ez justifikatu beharko gure arteko indarkeria- eta terrorismo-agerbideak · Giza eskubideak hautsi ditzakeen edozein mehatxuri sendo egingo diogula aurre eta · Gure borondatea, Euskadiren orainerako eta etorkizunerako, bide baketsu eta demokratikoetan sakontzean datzala, horixe baita formula bakarra elkarbizitza libre eta baketsua eraikitzeko.