Telefono zerbitzua etengo dute Legazpiko kultur etxean
Mantenu lanak direla eta azaroaren 11ko arratsaldean ez da telefono zerbitzurik izango
Azaroaren 11n, ostirala, 15:00etatik aurrera mantenu lanak egin behar dituzte Legazpiko Kultur Etxean eta bertako zerbitzu guztietako telefonoak eten egingo dira mantenu lanek irauten duten bitartean. Kultur Etxean eskaintzen diren zerbitzuek etenen bat izan dezaketela ohartarazi nahi diete legazpiarrei, nahiz eta ahal duten neurrian eguneroko martxari eusten saiatuko diren.













