Eneko Agirrezabal segurarra, Behobia-Donostiako lehenengo gipuzkoarra
Zazpigarrena egin du sailkapen nagusian. Emakumezkoetan lehenengo goierritarra, Izaro Rubio ordiziarra izan da.
Urtero legez, ehunka goierritar korrikalarik parte hartu du Behobia-Donostia lasterketan. Eneko Agirrezabal izan da goierritarrik azkarrena: helmugan zazpigarren postuan sartu baita, 01:03:20ko denbora eginez. Lehenengo gipuzkoarra izan da gainera Segurako korrikalaria.
Emakumezkoetan ere, goierritarrak aurrean ibili dira. Izaro Rubio ordiziarra 19. postuan sartu da.













