Lemniskatako arduradunak iazko irabazleekin.
Azaroa Zientziaroa zikloa martxan jartzearekin batera, III. Matematika argazki lehiaketa ere antolatu du Lemniskata elkarteak. «Matematikarekin zerikusirik duen edozer gaitzat hartuz argazki lehiaketa antolatu dugu», dio Lemniskatak.
Egile bakoitzak lau lan aurkeztu ditzake. Zuri-beltzean edo koloretan aurkeztu daitezke argazkiak. Irudiak jpg formatuan egon behar dira, 2500 px alde zabalena eta 250 ppp eta sRGB kolore espazioan. Fitxategiak ezin ditu 6 mega pasa.
Abenduaren 31rako
Bai argazki bidalketa eta izen ematea era digitalean egingo da Lemniskatak horretarako argitaratu duen formularioa erabiliz:
www.blogak.com /lemniskata. Abenduaren 31 da lanak aurkezteko azkeneko eguna. Argazkilaritza eta matematika munduan errekonozimendu zabala duten pertsonez osatua egongo da epaimahaia. 2017ko urtarrilaren 13an egingo da sari banaketa, 19:00etan, Igartzako jauregian.
Lau sari banatuko dituzte. Irabazleak 300 euro jasoko ditu; bigarrenak 150 euro, eta hirugarrenak eta sari sozialak edo lokalak 90na euro. Diruarekin batera, irabazleak Goierriko landetxe batean bi lagunentzako asteburua ere jasoko du eta gainerakoek, Goierriko gastronomi produktu poltsa bana. Edozein zalantza argitzeko
lemniskatasarea@hotmail.com helbidera idatzi behar da.