Goiatz Arana ormaiztegiarraren dokumentala saritu dute
Tokikom tokiko komunikabideen elkarteak Goiatz Arana ormaiztegiarrak egindako ikus-entzunezko lan bat saritu du. Goiena Telebistan egin zuen Aranak Barruak astintzen dokumentala, Arrasateko San Juan de Dios Ospitalearekin eta Arizmendi-Almen Ikastolarekin elkarlanean. Bertako ikasleek, lau egun pasa zituzten buruko gaixotasunen bat duten pertsonekin, eta haien esperientzia jasotzen du ikus-entzunezko lan horrek.
Arana gustura agertu da sariarekin. “Lezio hutsa izan da; buruko gaixotasuna duten lau lagunek barruak hustu zituzten naturaltasun osoz”. Dokumentala egiterako garaian lagundu zuten guztiak eskertu nahi izan ditu, baita parte hartu zuten lankideak ere.
Barruak astintzen dokumentala helbide honetan dago ikusgai.