Tiroz jotako lertxun hauskara bat agertu da Urretxun
Eguzki talde ekologistak Urretxun tiroz jotako lertxun hauskara bat azaldu dela salatu du Gipuzkoako fiskaltzan. Irailean ehiza denboraldia hasi zenetik, Eguzkik ehiztariek babestutako zazpi hegazti tirokatu dituztela salatu du. “Guk
Eguzki talde ekologistak Urretxun tiroz jotako lertxun hauskara bat azaldu dela salatu du Gipuzkoako fiskaltzan. Irailean ehiza denboraldia hasi zenetik, Eguzkik ehiztariek babestutako zazpi hegazti tirokatu dituztela salatu du. “Guk kasu hauen berri izan dugunerako, beste hamaika isilean geratu dira”, diote. Aurten botatako lehena Zumarragan aurkitu zuten. Eguzkiren ustez, Aldundiak ez du nahikoa egiten hegazti hauek babesteko. “Ez die ehiza-lerroak kudeatzen dituzten elkarteei ardurarik eskatzen ezta ehiza egiteko ordua atzeratzen ere”.













