Ataungo Udalak %0,15 mantenduko du OHZri ezarritako zerga tipoa
Gipuzkoako Foru Aldundiak higiezinen katastro balioak berrikusi eta eguneratu ondoren, Ataungo Udalak zehaztu du zer zerga-tipo aplikatuko dien herriko eraikin, etxebizitza eta lokalei. Orain arte zegoen tipo berbera mantenduko du aurreran- tzean ere, ...
Hala, katastro balioaren ehuneko hori ezarriko dio OHZ Ondasun Higiezinen Gaineko Zergari, kontribuzioa deitzen den zergari, 2017an ere.
Etxe bakarrei balioa igo
Katastro balioen aldaketari dagokionez, bizitza bakarreko etxebizitzek gainerakoek baino kalifikazio altuagoa izango dute. «Herritarrek euro batzuen igoera edo jaitsiera nabarituko dute ordaindu beharrekoan, aldundiak etxebizitzen aldaketak egin dituelako», dio Ataungo Udalak.













