Ainhoa Etxaide eta Garbiñe Aranburu, LABen agerraldi batean. // Argazkia: LAB
Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusiak zuzendaritza utziko duela jakinarazi eta gero, LABek agerraldia egin du gaur. Bertan jakinarazi dute, egungo zuzendaritzak Garbiñe Aranburu legorretarra proposatuko duela idazkari nagusiaren kargua betetzeko; Igor Arroyo izango litzateke haren albokoa. Ainhoa Etxaidek, “garai berri baterako zuzendaritza” izango dela azaldu du gaurko ekitaldian. Orain arte, ekintza sindikaleko buru izan da Aranburu. Maiatzean, LABek egingo duen biltzar nazionalean erabakiko dute zuzendaritza berria.