Segurako Ondarre arraindegia
Europako hondakinen prebentziorako astea da gaur hasi eta azaroaren 27a arte eta Ordiziak bat egingo du egitasmo horrekin. Murrizpena, berrerabilpena eta birziklatzea dira ekimenaren helburuak. Herriko merkatariekin hondakinak murriztearren, poltsa berrerabilgarriak eta tupperrak erabiltzea berriro ere bultzatu nahi da. Dendara poltsa berrerabilgarri edo tupper batekin gerturatzen denari txartel bat emango zaio azaroaren 28an egingo den zozketan parte hartzeko. Kanpaina honen bitartez Ordizian elkarteko dendetan trukatu ahal izango diren 50€ko hiru erosketa-txartel eta produktu ekologikoen bi saski zozketatuko dira. Kanpaina hau arrandegi, harategi, okindegi, belar-denda eta bestelako elikadura dendetan izango da. Guztira 34 saltokik parte hartuko dute.