Ardantzako bidearen bazterrak garbitzeko auzolana dago etzi
GABIRIA // Gabiriako Udalak auzolanerako deia egin die herritarrei, larunbaterako. Ardantzako herri bidearen bazterrak garbituko dituzte. 08:30ean hasiko dira. Abenduan meategietako bidea garbituko dute.













