Goierriko gaztagileek 28 domina lortu dituzte WCA lehian
World Cheese Awards lehiaketak zeresana ematen jarraitzen du oraindik. Sari nagusiak asteazkenean banatu bazituzten ere, gaur jakinarazi dute mailaka eman dituzten domina guztien zerrenda. Goierriri dagokionean, eskualdeko gaztagileek 28 domina lortu dituzte; horietatik 6 dira urrezkoak, eta 9 zilarrezkoak.
Gabiriako Baztarrika gaztandegiak super-urrea saria jaso zuen asteazkenean, WCA lehiaketako 66 finalisten artean sartu baitziren. Horrez gain, beste lau domina ere jaso dituzte, bat urrezkoa, bi zilarrezko eta brontzezko bat. Urrezko domina lortu duten beste gaztandegiak, Ataungo Troskaeta, Legazpiko Makatza (2), Ordiziako Otatza eta Idiazabalgo Goiburu.
Hemen saritutako Goierriko gaztandegien zerrenda osoa:
WORLD CHEESE AWARDS Super-urrea: · Baztarrika (Gabiria) Urrezko domina: · Troskaeta (Ataun) · Makatza (Legazpi) * · Goiburu (Idiazabal) · Otatza (Ordizia) · Baztarrika (Gabiria) Zilarrezko domina: · Erraizabal (Legazpi) * · Baztarrika (Gabiria) * · Gaztañaditxulo (Idiazabal) · La Leze (Ilarduia) * · J. Aranburu (Idiazabal) · Otatza (Ordizia) * Brontzezko domina: · Maitia La Leze (Ilarduia) · Leze Urdin (Ilarduia) · La Leze (Ilarduia) * · Aizpea (Olaberria) · Baztarrika (Gabiria) · Basazabal (Zerain) * · Aldanondo (Olaberria) · Otatza (Ordizia) · Erraizabal (Legazpi) * * bi domina lortu dituztenak