Urretxuko edukiontzi grisak, hilaren 28rako prest
Hilaren 28an, astelehena, Urretxuk zabor bilketa sistema berria estreinatuko du. Edukiontzi berdea kenduko dute eta bere ordez edukiontzi grisa jarriko dute. Edukiontzi honetan errefusa bota behar. Astelehenetan eta ostiraletan bakarrik
Hilaren 28an, astelehena, Urretxuk zabor bilketa sistema berria estreinatuko du. Edukiontzi berdea kenduko dute eta bere ordez edukiontzi grisa jarriko dute. Edukiontzi honetan errefusa bota behar. Astelehenetan eta ostiraletan bakarrik ireki ahal izango da.
Grisa irekitzeko txartela behar da. Edukiontzi marroiaren txartela eskatu zutenek txartel hori bera erabili behar dute. Txartelik ez dutenek, udaletxean eskatu behar dute. Txartelarekin batera, edukiontzi marroia erabiltzeko poltsak eta kuboa emango dizkiete. Gabonen ondoren, organikoaren edukiontzi marroia ere txartelarekin irekiko da. Grisa ez diren gainontzeko edukiontziak, orain arte bezala, egunero zabalik egongo dira. Bestalde, pixoihalentzako zazpi edukiontzi jarri behar dituzte. Hauek ere txartelarekin irekiko dira eta egunero erabili ahal izango dira, baina horretarako beraien beharra duten guraso eta agureak udaletxetik pasa behar dira txartela aktibatzera.
Sistema berria alderdi guztiek onartu dute. Jon Luqui alkateak herritarrei zaborra sailkatzeko eskatu die, ingurumenarentzat ona delako eta zabor bilketarengatik gutxiago ordaindu beharko dutelako. Egun Urretxun zaborraren %50 pasatxo birziklatzen da eta sistema berriarekin oso denbora gutxian %60ra igotzea espero da. Udalak eta Sasietak sistema berriari buruzko informazioa bidaliko dute etxe guztietara datozen egunetan.