Foru Aldundiak lankidetza politika "ireki eta parte hartzailea" aurkeztu du Beasainen
Herriko hainbat eragilerekin elkartu da udaletxean.
Kultura eta Lankidetza diputatu Lankidetzako zuzendari Fernando San Martinek Foru Aldundiaren garapenerako lankidetzako politika berria aurkeztu du Beasainen. “Gipuzkoak lankidetza politika berri bat behar du, gizarteak sentitzen duenaren isla izango dena, behin eta berriz erakutsi baitu, errefuxiatuen kasuan bezala, pertsonak beren duintasunari -eta beren biziraupenari- erasaten dioten egoeretara bultzatzen dituzten errealitateekiko sentsibilitatea”, esan du San Martinek.
Lankidetza zuzendariaren esanetan, “politika berri horrek izan behar du berritzailea, Nazio Batuen Erakundeak eta nazioarteko erakundeek ezarritako irizpide eta jarraibideekin bat datorrena, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2015-2019 Plan Estrategikoan xedatutakoarekiko koherentea, printzipioen artean elkartasuna eta erantzukizuna aipatzen baititu”.
Beasaingo bileran zehaztu duenez, “Gipuzkoako lankidetza politika berria modu irekian eta Gipuzkoako gizarteak parte hartuz” bideratuko da. “Gizarte gisa eragiten diguten arazoak konpontzeko lankidetza ezin da adituen eskuetan bakarrik geratu, garrantzitsua da guztiok inplikatzea, erakundeek ahalik eta entitate gehienen eta herritarren parte hartzea sustatzea elkartasun lanean”. Erreferentzia esparrua modu irekian eraiki behar dela gaineratu du: “Gobernuz kanpoko erakundeen, kultura erakundeen, eragile sozialen eta ekonomikoen partaidetzarekin”.
Erreferentzia-esparrua
Era horretan,lankidetza-politikak indartu nahi ditu aldundiak, 2015-2019ko Kudeaketa Plan Estrategikoak biltzen dituen elkartasun- eta erantzukizun-printzipioak kontuan hartuta. San Martinen esanetan, “lankidetza-eredu integrala, hainbat sentsibilitate barnean hartzen dituena, herritarren eta gizarte-entitate eta -erakundeen parte-hartzera irekia”.
Hiru lan-ardatz proposatzen dira, bereiziak direnak baina elkarren arteko lotura dutenak:
- Elkartasuneko jarduerak eta proiektuak bultzatzea pobreziaren aurka borrokatzeko eta ekitatea sustatzeko, aliantzak eta elkarrekikotasuna sustatuz, batetik baliabideen transferentzia bultzatzeko eta bestetik ideiak trukatzeko.
- Herritar guztientzako hezkuntza, Gipuzkoaren gizarte- eta elkartasun-konpromisoa indartzeko. Ideien transmisioari eta elkartasun-jardueretan zuzeneko parte-hartzea sustatzera bideratutako ekimenei laguntza emanez.
- Larrialdietarako laguntza-programak, hondamendi humanitarioen ondorioak arintze¬ko, erakundeen arteko lankidetzaren aldeko apustua eginez.
Guzti horretarako aldundiaren eta eta gizartearen arteko aliantzak bilatu nahi dituzte.