Hamar hegalkada laguntzarako
Lazkaok 52.000 euro banatu ditu garabidean diren herrialdeetan kooperazio proiektuei laguntzeko. Lehen aldiz, herriko kooperatzaileei ere bidaiak finantzatu dizkie udalak
Iparra-Hegoa programaren barruan, Lazkaoko Udalak 52.000 euro bideratu ditu garapen bi-dean dauden herrialdeetan kooperazio proiektuak gauzatzen ari diren elkarteentzat. Hamar proiektuk jaso dute diru laguntza, eta ostegunean azaldu zuten ordezkariek zertan erabiliko duen lazkaotarren ekarpena.
Denok Osasunaren Alde elkarteak 10.000 euro jaso du. Boliviako Beni eskualdean osasun sistema sendotuko dute. Osakidetzako langileen elkartea da, eta 30 egun borondatezko lana egiten igaroko dute han, batez ere formakuntza arloan.
Donostiako Elizbarrutiak N’Dalingo (Benin) ospitalean sendagileak prestatzeko 17.800 euro erabiliko du. 2000n irekita, langileen formazioa eta espezializazioa indartu nahi dute.
Rwandarako 6.500 euro
Lazkaok aspalditik du harremana Rwandako Gihara herriarekin, Leonardo Esnaola misiolariaren garaitik. Masakako eskolan liburutegia eraikitzeko 6.500 euro bideratu ditu udalak, Misio Ordezkaritzaren bidez.
Beste proiektuak Ilargi Beltzaren (3.000 euro) eta Mundu Solidarioa Helbururen (1.400) Nikaraguakoak; Baltistan fundazioaren Pakistangoa (1.800), Lankidetzarako Ingeniaritzaren Be- ninekoa (3.500), Bakerako Lankidetza Batzarraren Guatemalakoa (5.000), Derandeinen Kenyakoa (1.500) eta Bikarteren Bielorrusiakoa dira.
Bestetik, lehen aldiz, Lazkaoko kooperatzaileen joan-etorriak finantzatu ditu udalak. Eskaera bat soilik izan da. Deialdia urte bukaerara arte zabalik dago.













