Neguko lehen elurteak gainak zuritu ditu
Iritsi da negu beteko eguraldia, eta harekin, baita elurra ere. 200 metrotik behera ere mara-mara ari du elurra, baina 400-500 bat metrotik gorako tokiak ari dira zuritzen. Legazpin, Urretxun eta Zumarragan, esaterako, zuritzen hasiak dira inguruak. Tenperaturek ere nabarmen egin dute behera, atzokoekin alderatuta; Goierriko hainbat puntutan, zeropeko tenperaturak ere neurtu dituzte.
Elurrarekin batera, zirkulazio arazoak ere sortzen dira maiz. Etzegarate da horietako bat; istripurik izan ez bada ere, portuaren gainaldean errai bana itxita dago bi norabideetan, eta trafikoa oso motela da. Gi-632 errepidean ere, ibilgailu batek ezbeharra izan du Deskarga parean, eta bide bazterrean dago geldituta.
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak abixu horia emana dago elurragatik, eta goizean zehar, Neguko Bide-Zaintza Plana ere aktibatu dute.