San Martin eguneko dirua eta urdaiazpikoa eman dituzte
Urretxuko San Martin auzoko bizilagunek festa antolatzen dute urtero beraien auzoari izena ematen dion santuaren egunean. Aurten, beti bezala, haurrentzako jolasak eta txokolate-jana, odolki dastaketa eta zozketa egon dira. Zozketatik
Urretxuko San Martin auzoko bizilagunek festa antolatzen dute urtero beraien auzoari izena ematen dion santuaren egunean. Aurten, beti bezala, haurrentzako jolasak eta txokolate-jana, odolki dastaketa eta zozketa egon dira. Zozketatik lortutako dirua Elikagaien Bankuari eman diote eta zozketatutako urdaiazpikoa, berriz, Juan Izagirreri.
Ekitaldia gaur eguerdian egin dute, Urretxuko kultur etxean. Bizilagunek, Izagirrek, Elikagaien Bankuko Iñaki Kerejetak eta Maialen Fidalgo Gizarte Ekimena batzordeko lehendakariak parte hartu dute. Bizilagunen izenean Luis Mari Perezek hitz egin du. «Orain arte Gobernuz Kanpoko Erakundeei eman diegu zozketatik lortutako dirua eta aurten herriko elkarte bati ematea erabaki dugu. Elikagaien Bankuari, hain zuzen ere. Herrian ere laguntza behar duen jendea baitago».
Kerejetak eskerrak eman dizkie San Martin auzoko bizilagunei, antolatzen dituzten ekitaldiengatik eta zozketako dirua beraiei emateagatik. «Oso ondo etorriko zaigu elikagaiak erosteko», esan du.