Indarkeria matxista salatu dute Beasainen, Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunean. Ekitaldi jendetsua egin dute.

Indarkeria matxista gehiagorik ez aldarrikatzeko ekitaldi jendetsua egin dute gaur 18:00etan Beasainen, Zubimuzu plazan. Beasaingo Udalak, Asmubek, Kontzientzia Moreak, Oriako Lamiak, herriko eskolek, Irakurle Taldeak, Kantujirako taldeak eta Musika Eskolak bat egin dute
Emakumeenganako indarkeria gehiagorik ez lemarekin. 2016an indarkeria matxistak eragindako 40 hildakoak gogoratzeko bi minutuko isilunearekin hasi dute ekitaldia. Ondoren, Beasaingo Lehen Hezkuntzako seigarren mailako hainbat ikaslek, emakumeen aurkako erasoak salatu dituzte. Jarraian, bertsoak, abesbatzaren saioa, irakurraldiak… izan dira.
19:00etan berriz, Kontzientzia Moreak taldeak deituta, Women In Black ekitaldia egin dute. Beltzez jantzitako neskak lurrean etzan eta banan jaiki eta eraildako hainbat emakumeren istorioak kontatu dituzte.
Emakumeenganako indarkeria gehiagorik ez pankarta altxatuz eta
Bat gehiago ere ez oihukatuz bukatu dute ekitaldia.