Zeraingo herritar talde batek Zeraingo gatazkari stop taldea sortu du: «Azken urte hauetan Zerainen panorama oso tristea bizi dugu. Udalaren eta Herri Kandidaturaren arteko gatazka tamalgarri baten erdian murgilduta gaude herritarrak eta geroz eta her...
Zeraingo herritar talde batek
Zeraingo gatazkari stop taldea sortu du: «Azken urte hauetan Zerainen panorama oso tristea bizi dugu. Udalaren eta Herri Kandidaturaren arteko gatazka tamalgarri baten erdian murgilduta gaude herritarrak eta geroz eta herritar gehiago gara egoera hau jasanezina egiten zaigunak».
Taldekideek diotenez, «argi daukagu, errespetuz eta ondokoa faltatu gabe egiten den bitartean, bakoitza libre dela nahi duena pentsatu eta nahi duena defendatzeko». Baina Zerainen «gertaera oso larriak» gertatu direla iruditzen zaie, «gizalegearen eta giza errespetuaren muga gainditzen duten gertakariak (mehatxuak, erasoak, irainak eta abar.) eta hori ezin dugu inondik inora onartu. Horren aurrean,
Aski da! esateko garaia iritsi da». Era horretan, «gatazka egoera honen gaitzespen irmoa egiten dugu eta lehenbailehen honekin amaitzeko eskatzen dugu», gaineratu dute: «Bakea nahi dugu, horretarako, tolerantzia eta errespetua exijituz».
Talde berrian «gure ikuspegia konpartitzen duen edonorentzat ateak irekita» dituztela jakina-razi dute. Harremanetarako
zeraingogatazkaristop@gmail.com helbidea daukate.