Aiestaran Erreka auzoan igandean ospatuko dute urteko festa
Zaldibiako Aiestaran Errekan, ohitura duten bezala, Santa Barbara jaia ospatuko dute; aurten, abenduaren 3an bertan, igan-dean. Lehenik, 12:30ean elizkizuna izango da, santuaren irudia dagoen aldaretxoaren aurrean. Ondoren, Lazkaotxe jatetxera aldatuko...
13:00etan, Gregorio Larrañaga Mañukorta eta Xabier Zeberio bertsolarien eta Zaldibiako dantzarien saioa jarri dute. Toka txapelketa ere jokatuko dute auzokoek, bazkal aurretik.
Auzo-bazkaria Lazkaoetxen bertan egingo dute, 13:30ean. Txartelak bertan dauzkate salgai (943 88 00 44).
Bazkalondoa bertsolariek alaituko dute, eta arratsaldea Arantxa Etxeberria eta Jon Luloaga zaldibiar musikariek girotuko dute. 16:00etan hasiko dira mus txapelketa eta karta jokoak.













