Garai mugitua izan zen 1980ko hamarkadakoa. Sorkuntzaren eta antolakuntzaren erdian, protestak eta ika-mikak nonahi. Lazkaoko kultur etxean jarri ditu testigantzak ikusgai LBFk.
Erakusketa aretora sartu, eta lau alderdi politikoren kartelek egiten diote harrera ikusleari: PSE, EAJ, EA eta HB kongresuak iragartzen edo boto eske. Denboran 30 urte atzera egitea da egunotan Lazkaoko kultur etxean
80ko hamarkada Euskal Herrian bilduma grafikoa ikustea. Lazkaoko Beneditarren Fundazioak prestatu du, eta etzi itxiko dute.
Urteak igaro diren arren, erloju orratza ez dela dirudi, zenbaitetan:
Que se vayan (Ospa hemendik),
Errefuxiatuak Euskadin libre,
Aukera ezazu zer Europa nahi duzun;
Euskadi a paso de tortura;
Langabeziaren aurka, denok batera. Gaurkoak izan zitezkeen afixak, eranskailuak eta agiriak daude. Adierazpen askatasuna eta euskara manifestazioetan defenditzeko deiak ere bai, Korrika eta AEKanpadak. Nikaragua han, Bardeak «herriarentzat» aldarrikagai. Baina 30 urte igaro dira.
Atzera geratu direnak
Lemoiz apurtu,
Autobia txorakeria —Leitzarangoari buruz— edo intsumisioarekin lotutako leloak izan daitezke.
Udaletxes pa gaztetxes eta
Okupatu eta ez etsi zioten 1980ko hamarraldiko panfletoek. «
Todos contra ETA»
Cambio 16 aldizkariaren aza-lean, eta harago
Segoviako ihesa filmaren kartelak etakideen ihes masiboa gogoratzen du.
Garai baten lekuko
Erakusketak hiru informazio-ohol, sei erakusmahai eta areto buelta osoa kartel ditu. Euskal Telebistak liburuxka batean aurkeztu zuen egitarauaren aurrerapena, eta han ikus daiteke. Baita Ertzaintzak Arkauteko «ikastegia» iragartzeko atera zuen eranskailua ere.
Maiatzaren 1ak beste indar bat zuen garaia zen, NATOri ez esatekoa, militarrak eta poliziak herriaren bizkarroiak zirela salatzekoa.
Legazpi euskaraz paparrekoan erantsi, eta Goierriko Euskal Eskolak festa-eguna ospatzen zuenekoa (1982).
Itoiz eta Kortatu ahots betean ari ziren. Musika klasikoa herriz herri zabaldu nahian ere bazebiltzan, 1986an. Arrakasta handiagoa izan zuen 1980ko Everesteko euskal espedizioak, eta mendizaleei egin zieten harrerak. Turismo sustapena lotsati erne zen, Euskadiren iruditarako Txindoki hartuta, ordurako.
Bisita gidatua egin ahalko da gaur artxibozainekin
Beneditarren artxibategiko arduradunek ikusleei azalpenak emango dizkiete, gaur. Bisita gidatua egingo dute, 18:30ean, erakusketan barrena. Juan Joxe Agirre eta Miren Barandiaran ariko dira jarri dituzten kartelen eta agirien informazio xehetua ematen. Erakusketa ostiralera arte egongo da Lazkaoko kultur etxeko aretoan, 16:30etik 19:30era.