Prentsa agerraldiaren ondoren, Euskararen Nazioarteko Egunain atxikimendua adierazi diote EH Bilduko zinegotziek.
Beasaingo EH Bilduk prentsaurrekoan azaldu duenez, «Aitor Aldasoro alkateak alkate kargua hartu zuenean udal kudeaketa elkarrizketan, lankidetzan, adostasunean, entzutean… oinarrituko zela esan zuen. Errealiatatea, ordea, oso ezberdina da».Udaleko batzordeen berrantolaketaren prozesua jarri dute horren adibidetzat.
EH Bilduk ere ikusten zuen aldaketaren beharra: «Lehenengo momentutik adierazi genion EAJri, gai honen inguruan adostasun bat lortzeko prest geundela, gu gobernuan geundenean konturatu baikinen udaleko sail bakoitzak modu estankoan funtzionatzen zutela, teknikariek ez zutela behar den bezalako talde lanean lan egiten, koordinazio falta zegeola teknikarien artean». EAJrekin «gaia lantzen» saiatu direla azpimarratu dute, «baina bi arazo larrirekin aurkitu gara». Batetik, «udal gobernuarekiko dugun mesfidantza handitzen doala. Batzordeetan ez zaigu behar adinako informaziorik ematen, eta askotan komunikabideen bidez jakiten dugu udaleko gaien berr, eta hori onartezina da. Gure lana oposizioa egitea da, oposizio eraikitzailea egitea, baina hori ezinezkoa egiten ari zaigu».
Bestetik, batzorde informatzaileen gaia «mamituta aurkeztu zitzaigun uztailean. Gai horren berri iada berrantolaketa eginda zegoenean eduki genuen. EH Bilduk, «tarteko bide bat» proposatu zuen, «13 batzorderen ordez 6-7 batzordera pasatuz. Salto handiegia iruditzen zaigu 13 batzordetik 3 batzordear pasatzea, urtean 143 batzorde izatetik 33 batzorde izatera pasatuko gara, eta gu erdibideko proposamenaren aldekoak garela». Baina, «gure planteamenduari kasurik ez diote egin, eta beraien ideiarekin jarraitu dute temati». Irailean etxeetan banatu zuten gida jarri dute horren adibidetzat: «Irailean etxe guztietara buzoneatu zen gidan, astearteko plenoan aurkeztu zitzaiguna azaltzen zen, alegia, oraindik onartu gabe zegoen batzorde eraketaren berri eman zen irailean, eta eraketaz gain batzorde horien lehendakariak nortzuk izango ziren zehazten zen. Alkatea oposizioarekin adostu nahaian zebilenean, beste aldetik publikoki gidan berrantolaketa eginda zegoela zioen».
Era berean, Udal antolaketa berriak «zalantza asko» sortzen dizkiela gaineratu zuten: «Herritarren parte hartzeari ateak ixten zaizio eredu horrekin, hau enpresa baten efizientziari begira egindako gestio eredua». Era horretan, «EAJk planteatzen duena, herritarrekin eta herritarrentzat lan egiteko eredutik oso urrun» dagoela diote: «3 batzordeak goizez egitea planteatzen dute, batzordeetako gai zerrendak itxiak izango dira, eta ordu beteko iraupen mugatua izango dute, 10:00etatik 13:00etara hilabetean behin oposizioarekin bildu eta listo».
Jarrera aldaketa
EAJri jarrera aldatzeko eskatu dio EH Bilduk: «EAJk inorekin kontatu gabe erabakiak hartzen jarraitzen duen bitartean, alperrik da, eta gu parean aurkituko gaituzte. Geroz eta batzorde gutxiago, orduan eta aukera gutxiago izango dugu gaiak sakondu, eztabaidatu eta adostasunetara iristeko. Gu ez gatoz udalera, esan zaigun bezala, EAJren palmero izatera, ezta udal gobernuaren lana boikoteatzera ere, gu udalaren proposamenak egitera gaotz, ahal dugun heinean adostasunak lortzera, herritarren bizi kalitatea hobetzeko lan egin nahi baitugu… Baina esan dugun bezala, jarrerak aldatzen ez diren bitartean jai daukagu».