Etxekoak dira faborito igandeko Oianguko kros txapelketan
Oianguren parkea Gipuzkoako atleta onenen bilgune izango da igandean hirugarren aldiz; izan ere, Txindoki Atletismo Taldeak antolatuta, korrikalari federatuen Gipuzkoako Kros Txapelketa egingo dute bertan. Goizeko 10:00etan hasita, eskola arteko sei proba eta federatu mailako beste bost jokatuko dituzte. Senior mailako lasterketa, eguerdian izango da. Guztira, federatu mailako kirolari eta eskola mailako artean 500 bat pertsonek hartuko dute parte. Txindoki Atletismo Taldeak, Oianguko taberna irekiko du igandean eta ez dira edateko, pintxoak eta salda faltako.
Faborito, etxekoak
Bai emakumeen artean eta baita gizonezkoen artean ere, etxekoak dira faborito, besteak beste; Txindoki taldeko Jose Antonio Blanco, Alexander Oiarbide eta emakumeen artean, Maria Ibañez ordiziarra daude faboritoen artean. Nesken artean Ainhoa Sanchez urretxuarrak proba polita egitea espero dute.