Goierriko nekazariek hiru sari lortu dituzte Eibarko ferian
Eibarko San Andres jaien barruan, atzo egin zuten 38. nekazaritza azoka berezia, lehiaketa eta guzti. Goierritarrek postuak jarri zituzten, eta hiru sari ere jaso dituzte. Fruta lehiaketan lehenengo saria eskuratu du Gabiriako Oñatibitxiki baserriko Miren Agirrezabalak. Ezti lehiaketako bi sariak ere eskualdera ekarri dituzte: Segurako Eugenio Elortzak irabazi du, eta Urretxuko Josune Epelde bigarren geratu da.