Ataungo Urrutsumendin, Bordagazteluberrirako bidean asfaltoa botatzen, gaur./Aimar Maiz
Gipuzkoa osoan 74 herritako 148 baserri bide eta 90 kilometro luze berriak egin edo konpondu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak bukatutzat jo du 2016ko laguntza deialdia. Udalek eta aldundiak elkarlanean jardun dute azpiegiturak berritzen. Goierrin, 19 udalerritan 43 proiektu garatu dituzte. Lehendik zorua hormigoiz edo asfaltoz hartuta zeukaten herri bideak, edo lehenengo aldiz zolatutakoak sartu dira programan. 2017an ere betse laguntza ildo bat aterako du aldundiak.
Aldundiak 2 milioi euro jarri ditu,
Landagipuzkoa+ programatik, baina inbertsioak guztira 3,8 milioikoak izan dira, udalek osatu baitute finantzazioan falta zena. Landagipuzkoa+ek lau lan ildo ditu: Bi Gipuzkoa osora zabalduak (baserri bideen konponketa, eta nekazaritzako elektrifikazioa hobetzekoa), eta beste bi 2.500 biztanlez beheko udalerrientzat (komunikaziorako banda oso azkarra ezartzea, eta ekonomiarekin edo lanpostuekin zerikusia duten zerbitzuak sortzea).
Lurralde Orekako zuzendari Iñaki Labaka Ataunen izan da gaur, eguerdian. Ataunen lau baserri bide berritu ditu udalak, aldundiak lagunduta. Obra handiena Bordagazteluberri baserrirakoa izan da: 400 metro bidean asfaltoa bota dute, lehen harri txintxarrezkoa zena. Guztira 30 kilometro baserri bide publiko daude Ataunen.
Asier Rodriguez Ataungo alkatea, Iñaki Labaka Lurralde Orekako zuzendaria eta Martin Aldasoro baserritarra./Aimar Maiz