Junkerak eta Sorginak taldeak Lazkaon joko dute bihar, Arerian
Kepa Junkera musikaria (Bilbo, 1965) musika munduan hasi zeneko 35. urteurrena ospatzen ari da, antzokiz antzoki. Bihar Lazkaon joko du, Sorginak taldearekin batera. Areria antzokian da emankizuna, 22:00etan hasita. Sarrerak aurrez ere eros litezke, ud...
Kepa Junkera musikaria (Bilbo, 1965) musika munduan hasi zeneko 35. urteurrena ospatzen ari da, antzokiz antzoki. Bihar Lazkaon joko du, Sorginak taldearekin batera. Areria antzokian da emankizuna, 22:00etan hasita. Sarrerak aurrez ere eros litezke, udaletxean (10 euroan).
Datorren urtean beteko dira, hain zuzen, 30 urte lehenengo diskoa atera zutenetik: Kepa, Zabaleta eta Mutriku. Trikiti soiletik abiatuta, musika tradizionalari folk ukitu askotarikoak emanez, 22 disko atera ditu geroz. 2004an, folk bilduma onenaren Grammy Latino saria jaso zuen.
Sorginekin, ‘Maletak’
Azken lana Maletak diskoa du. Sorginak taldearekin batera egin du, eta ekainean aurkeztu zuten. 17 pieza dauzka, eta ehun-bat artistak parte hartu dute, «Iberiar penintsulako kultura ezberdinak» elkartzeko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.